2012-04-27

UDABERRIA


Azkenean iritsi da eguna, Martxoak 21, nik nahi nuen eguna; loreak, hostoak eta eguraldi ona. Udaberria asko gustatzen zait gehien bat Aste Santuko oporrak bereala iristen direlako. Astebukaerarako plan bat daukagu prest, gainera ez edonolakoa, baizik eta goizean-goiz jeki, bokatak prestatu eta Bertiz parkera joango gara, gero han ibilaldi txiki bat egingo dugu eta han bazkalduko dugu. Arratsaldean lehengusuen etxerajoango gara eta pentsatzen dut ez dugula ondo pasako, baizik eta ono baino obeto, arazotxo bat dago, eguraldi txarra eman dutela, baina espero dut ez egitea eguraldi txarra zeren bestela nire egun oberenetako bat izorratuko dute. Plan horretaz gain, badaukagu beste bat, eguraldi txarra egiten badu, eskerrak, bestela ez nuke jakingo zer egin. Arazoa da ez didatela esan nahi zein den plana, horregatik nago larunbata iristeko irrikitan. Lehen aipatu dudan bezala Udaberria asko gustatzen zait, ez bakarrik Aste Santuko oporrengatik, baizik eta ia nire familia osoaren urtebetetzeak Udabrrian direlako, pentsatu nire lehengusinaren urtebetetzea Ostiral honetan da. Bueno espero dut zuei ere Udaberria gustatzea eta arrazoirik baldinbaduzue idatzi komentarioren bat. Eta ondo pasa Udaberria !!!

Amaiur

2012-04-14

HIZKUNTZEN MISTERIOA

Kondairak dio aintzinako dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko. Jainkoa, hori ikustean, haserretu egin zen eta pertsona baoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko. Hala dio kondairak, bai, baina ez da egia. Nik kontatuko dizuetzer gertatu zen aspaldi-aspaldian hainbeste hizkuntza izateko munduan honetan.

Dena ikasle baten erruz gertatu zen. Eskolan oso alferra zen eta bere maisuak hizkuntza bat beihntzat jakin behar zuela esan zion. Orduan maisuak hizkuntzak irakasten hasi zen, baina ez bakarrik mutil alferrari baizik eta gela osoari. Handik urte batera denek zekizkiten hiru hizkuntza: Euskera, Gaztelaia eta Ingelesa. Bueno hobeto esanda gehienek, mutil alferrak ez zekielako ezta bat. Maisuak esan zion agian hizkuntza horiek zailegiak zirela. Maisuak hizkuntza gehienak erakutsi zizkion, baina alferrik. Mutil alferra handitzen zihoan, baina hikuntzak jakin gabe. 30 urte zituela maisuak esan zion berak asmatu beharko zuela hizkuntzaren bat, berak denak erakutsi zizkiolako. Maisuak bost hizkuntza bakarrik erakutsi zizkion eta gainontzekoak mutil alferrak asmatuak dira, horregatik daude hainbeste hizkuntza orain.

Amaiur