Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2013-01-16

OPORRAK



Orain dela gutxi, gabonak igaro dira. Hori dela eta denbora asko izan dut nahi nuena egiteko. Gehienetan nire lagunekin egoten nintzen, baina noizean behin familiarekin. Hori bai, familiarekin gabonetan asko elkartu naiz.

Gabonak iritsi baino astebete lehenago, gabonetako apaingarriak jarri genituen. Niri asko gustatzen zait, baina nire nebak, nik egin dudana kendu eta berak berea jartzan du. Azkenean borrokan amaitzen dugu eta batek pinua eta besteak jaiotza jartzen dugu. Aurten niri pinua jartzea tokatu zait, egia esan nahiago nuen jaiotza, baina bi urte jarraian neramatzan jaiotza jartzen eta arten ezn izan dut.

24-ean abestera irten nintzen lagunekin eta primeran pasatu nuen. Gainera apostu bat egin nuen nire nebarekin, ea zeinek diru gehiago irabazi, nik irabazi nuenez bere diruaren laurdena eman behar zidan. Hasieran uste nuen ez zidala emango, baina azkenean eman egin zidan.

24 gauean amonaren etxera joan ginen afaltzera eta lehengusuekin ibili ginen berandu arte jolasten. Amonaren etxetik joan ginenean etxera itzuli ginen. 25 eguerdian jatetxe batera joan ginen bazkaltzera eta han primeran pasa genuen. Ez pentsa, urte zahar egunean izebaren etxera joan ginen afaltzera eta han ere berandu arte gelditu ginen. Errege egunean etxera etorri ziren denak bazkaltzea eta oso-oso ondo pasa genuen. Gero esaten dute familiarekin gutxi egoten garela, baina gabonetan denekin egoten gara, eta ez gutxi, asko baizik. Azkenean oso ondo pasatzen dugu.

Gabonetan Olentzero eta Erregeak datoz eta opari pila egin dizkidate. Pentsa, egun gutxi igaro dira eta erdia besterik ez dut erabili. Orain, puzzle bat egiten ari naiz, 500 pieza bakarrik ditu eta oso-oso zaila iruditzen zait, bukatzea espero dut!

Gabonetan primeran pasatzen dut, gehien bat opariekin. Nahiz eta opariekin ondo pasa, ez dago ezer oberik familia guztia elkarrekin jolasten egotea baino.

Orain oporrak bukatu dira eta eskolara itzuli naiz, beraz pilak jarri beharko ditut.

Amaiur

2013-01-03

EURIA

Euri gehien egiten duen urtaroa negua da, nahiz eta beste urtaroetan euria egin. Niri ez zait gustatzen oso desatsegina delako.

Euriarekin batera normalean hotza dator. Oso gustura egoten zara etxean hotza egiten duenean. Zoritsarrez etxetik atera behar da.

Okerrena da haizea, euria eta hotza nahastean. Eguraldi txarra egiten duenez, etxetik ateratzea gehiago kostazen du. Nire aita oso burugogorra denez, etxetik ateratzen gaitu. Azkenean etxera blai-blai itzultzen gara.

Lehen aipatu dudan bezala zoritsarrez eguraldi txarrarekin ateratzen gara. Nire anaia aspertu egiten denez, putzuetan ibiltzen da saltoka, nola ez, niri izorratzen egoten da. Azkenean haserre amaitzen dugu.

Nire aitari beti esaten diogu kontuz ibiltzea arrantzara doanean, uholdeak egon daitezkeelako. Asko gustatzen zaionez arrantzatzea berdin zaio ze eguraldi egiten duen. Gu etxean urduri gelditzen gara, zerbait gerta diokeelako.

Euri asko egiten duenean arazo asko egon daitezke. Gehien bat erreketatik urbil balin bazaude, uholdeak egon daitezke eta.

Niri ez zait batere gustatzen eguraldi txarra egiten duenean ateratzea. Ziur zuei ere ez zaizuela gustatzen.

Amaiur

2012-12-05

BIRZIKLAPENA



    Etxean guk birziklatu egiten dugu. Zuek ere birziklatu bhearko zenukete. Gainera ez da ezer kostatzen. Oso ona da ingurumenarentzat.

    Birziklatzeko zaborrontzi asko daude. Urdinean kartoia eta paperak botatzen dira; horian latak eta plastikoak; berde argian beirazko botilak; marroian janari organikoa; eta Alcampoco garbi gunean, sofak eta telebistak botatzen dira.

    Zaborrontzietan zaborra bota ondoren kamioia etortzen da bila. Nahiz eta dena batera doala eman, bananduta joaten da eta horrela berrerabili daiteke.

    Lehen esan dudan bezela, etxean birziklatzen dugu. Hiru zaborrontzi ditugu sukaldean. Batean kartoia eta paperak botatzen ditugu, bestean latak eta plastikoak, eta azkenekoan birziklatu ezin diren gauzak. Auzoan ez dugu zaborrontzi organikorik, horregatik hori ez dugu birziklatzen, baina, izango bagenu nire ustez birziklatuko genuke.

    Jende askok ez daki nola birziklatu baina oso erraza da. Hiru zaborrontzi egiten dituzu eta bakoitzean dagokiona botatzen duzu.

    Ez baduzu birziklatzen kutsadura sor daiteke eta hori oso kaltegarria izan daiteke. Gehien bat orain garraiobide asko daudelako. Bueno, hori uste dut nik behintzat. Kutsadura sortzen bada animalia asko hil daitezke eta hori pena handia litzateke.


Amaiur

2012-06-15

LAGUN GOGAIKARRIA



Lehengo hilabetean ezin duzue sinetsi zer egin nuen. Nire ikaskide erregela autsi nion, bat-batean, ez dut gogoratzen zergatik, borrokan hasi ginen eta erregelarekin jo eta orduantxe atsi zen erregela. Nire diruarekin beste bat erosi nion, baina ez zitzaion gustatu. Hurrengo egunean beste bat erosi nion, baina hura oso txikia zela esan zidan. Horrela egon ginen aste pare batez, baina azkenean autsi nion berdin-berdina aurkitu nuen eta horrekin gelditu zen. Azknean dirurik gabe gelditu nintzeneta 14 erregelekin. Nik aurrezturiko diru guztia pikutara joan zen, eta handik pare bat astetara bidaia bat genuen PortAbenturara, horretarako nenbilen dirua aurrezten. Eskerrak bidaia atzeratu egin zutela, eguraldi txarra baizetorren.Alde batetik poza hartu nuen, baina bestetik lpena. Kurtso amaieran joango gara PortAbenturara eta horrela dirua aurreztu ahal izango dut. Baina ezbear txiki bat egondu da, nik emandako erregela orain ez zuela nahi. Beste 10 bat erregela erosi ondoren bera eraman nuen dendara eta berak aukeratu zuen erregela. Nik hartu nion lehenengoa bezalakoxea zen, baina beno zer egin beharko da, arraroa baldin bada ez dago erremediorik. Hau PortAbenturatik idazten ari naiz eta oso polita da eta dibertigarria. Azkenean amak ordaindu behar izan zidan bidaia eta nire lagun xelebre horrek nik erositako erregela galdu egin du eta oso haserre dago gelakide guztiekin. Azkenean lagun xelebrea ez da bidaiara etorri eta bera gabe egia esan askoz hobeto gaude denak.



Amaiur

LIBURU SALBATZAILEA


Agian ez didazue sinetsiko, baina hala izan zen, liburu batek bizia salbatu zidan. Hasiera-hasieratik kontatuko dizuet istorio harrigarri hau. Dena txango batean hasi zen. Txangoan nire laguna eta ni galdu egin ginen, eta hori gutxi balitz, putzu likatsu batean erori ginen. Putzu hori ez zen edonolakoa, erori ginenean konturatu nintzen zerbaitek zurrupatzen zizkigula. Nire laguna ere, bereala konturatu zen. Nire lagunak, txistu egin zuen eta bat-batean liburu harrigarri hori azaldu zen. Ez zen edonlakoa, hitz egiten ere bazekien, orduan likido bat bota zigun eta putzua desegin zuen. Ez dakit nola arraio egin zuen, baina horren ondoren, liburua hegan joan zen. Urrengo egunean interneten begiratu nuen eta ez dakizue zer jartzen zuen: munduan horrelako 5 bakarrik zeudela eta gainera ez dijoazte edozeneinengana baizik eta bihotz oneko pertsonengana doala bakarrik.

Amaiur

2012-04-27

UDABERRIA


Azkenean iritsi da eguna, Martxoak 21, nik nahi nuen eguna; loreak, hostoak eta eguraldi ona. Udaberria asko gustatzen zait gehien bat Aste Santuko oporrak bereala iristen direlako. Astebukaerarako plan bat daukagu prest, gainera ez edonolakoa, baizik eta goizean-goiz jeki, bokatak prestatu eta Bertiz parkera joango gara, gero han ibilaldi txiki bat egingo dugu eta han bazkalduko dugu. Arratsaldean lehengusuen etxerajoango gara eta pentsatzen dut ez dugula ondo pasako, baizik eta ono baino obeto, arazotxo bat dago, eguraldi txarra eman dutela, baina espero dut ez egitea eguraldi txarra zeren bestela nire egun oberenetako bat izorratuko dute. Plan horretaz gain, badaukagu beste bat, eguraldi txarra egiten badu, eskerrak, bestela ez nuke jakingo zer egin. Arazoa da ez didatela esan nahi zein den plana, horregatik nago larunbata iristeko irrikitan. Lehen aipatu dudan bezala Udaberria asko gustatzen zait, ez bakarrik Aste Santuko oporrengatik, baizik eta ia nire familia osoaren urtebetetzeak Udabrrian direlako, pentsatu nire lehengusinaren urtebetetzea Ostiral honetan da. Bueno espero dut zuei ere Udaberria gustatzea eta arrazoirik baldinbaduzue idatzi komentarioren bat. Eta ondo pasa Udaberria !!!

Amaiur

2012-04-14

HIZKUNTZEN MISTERIOA

Kondairak dio aintzinako dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko. Jainkoa, hori ikustean, haserretu egin zen eta pertsona baoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko. Hala dio kondairak, bai, baina ez da egia. Nik kontatuko dizuetzer gertatu zen aspaldi-aspaldian hainbeste hizkuntza izateko munduan honetan.

Dena ikasle baten erruz gertatu zen. Eskolan oso alferra zen eta bere maisuak hizkuntza bat beihntzat jakin behar zuela esan zion. Orduan maisuak hizkuntzak irakasten hasi zen, baina ez bakarrik mutil alferrari baizik eta gela osoari. Handik urte batera denek zekizkiten hiru hizkuntza: Euskera, Gaztelaia eta Ingelesa. Bueno hobeto esanda gehienek, mutil alferrak ez zekielako ezta bat. Maisuak esan zion agian hizkuntza horiek zailegiak zirela. Maisuak hizkuntza gehienak erakutsi zizkion, baina alferrik. Mutil alferra handitzen zihoan, baina hikuntzak jakin gabe. 30 urte zituela maisuak esan zion berak asmatu beharko zuela hizkuntzaren bat, berak denak erakutsi zizkiolako. Maisuak bost hizkuntza bakarrik erakutsi zizkion eta gainontzekoak mutil alferrak asmatuak dira, horregatik daude hainbeste hizkuntza orain.

Amaiur

2012-03-23

IGELOTIK ORIORA

Ostegunean, hau da, 2012-ko Martxoak 1-ean Igeldotik Oriora txangoa egin genuen. Igeldo parkean hasi ginen. Ibiltzen ari ginela, animalia mordoa ikusi genuen: batzuk belarra ematen hasi ziren; beste batzuk, berriz, ikusi bakarrik egin zituzten. 11-ak aldera han zeuden mahai batzuetan gelditu ginen hamaiketakoa egiten eta bazkaltzen, han inguruan zegoen parke txiki batean, jolastu genuen eta eta primeran pasatu genuen. 13-ak aldera berriro abiatu ginen ibiltzera, andik goitik bista ederrak zeuden, baina horretaz gain lagunekin gindoazen eta nahiz eta bideak 10 kilometro inguru izan, nahiko motza egin zitzaigun. Azkenean, iritxi ginenean, Orioko hondartzan gelditu ginen momentu batez eta gero aurrerago zegoen parke batean gelditu ginen autobusa iritsi arte. Parke horretan primeran pasa genuen, lagunekin jolasten eta zemoduzkoa zen bidaia hitz egiten. Parkean gauza asko zeuden, baina gehien-gehien gustatu zitzaidana... Zuek asmatu beharko duzue, oso erraza daukazue, pixka bat pentsatu eta kito. Bueno hobeto pista batzuk emango dizkizuet:

1-go pista: Ondo-ondoan duzue.

2.-en pista: Metalezko zerbait da.

Eta 3.-en eta azken pista: Ni azaltzen naiz.

Espero dut honekin zer den asmatzea, eta nola ez, txangoa egiten baduzue zorte ona izan eta eta ez galdu.


Amaiur

2012-03-12

2012-03-02

BESTE GARAI BATEAN, BESTE LEKU BATEAN

Erantzun bat izango balitz, berak aurkituko luke. Beti gauza bat, bat bakarrik egoten zen pentsatzen, itsaso zabalaren atzean zer egongo ote zen. Behin bere lagunekin, trenbidetik abiatu zen, baina ez tren batean, baizik eta beraiek egindako karro bat, ohial batekin. Hor abiatu ziren. Beraietaz ez zen gehiago jakin, baina orain dela gutxi karroa ohialarekin agertu zen, itsasoan ondoratuta. Orain ikertzen ari dira eta karroaren ondoan gorputz bat aurkitu dute, noski, hilda. Esaten dutenez, bidaia hasi eta handik pare bat ordutara trumoi erraldoi bat hasi zen eta olatuak ur barrura xurgatu zituen. Horregatik garai hartan ez zegoen erantzunik, eta zuek badakizue zer dagoen itsaso zabalaren ondoren?


Amaiur

2012-02-17

TXORI BEREKOIAK

Behin batean, txori bat kable batean ipini zen, eta gero beste hogei bat etorri ziren. Hogei horiek etorri ondoren, beste txori erraldoi bat azaldu zen. Txori horrek besteak baino askoz gehiago pisatzen zuen, eta txori erraldoia erdian jarri zen, orduan kablea behera jaitsi zen, baina txorak ez zuten nahi txori erraldoia egotrik, horregatik botatzen saiatu ziren. Botatzen saiatzean, txori erraldoiak buelta eman zuen, orduan kablea beherago jaitxi zen, txoriak, txori erraldoiaren hanketan mokoka hasi ziren, baina ez ziren konturatu, txoria erortzen bazen beraiek ziztu bizian goraka joango zirela, eta halaxe gertatu zen, baina hain azkar igo zirenez, luma guztiak galdu zituzten eta lotsaren-lotsez txori erraldoiaren atzean ezkutatu ziren.






Ikusi duzuenez, gauzak egin baino lehenago pentsatu behar dira,bestela gero ondorioak etortzen dira, txoriei bezala.











Amaiur

2012-01-27

HARRAPAKETA

Sinestezina, baina hala zen: hor geuden gu, pirata horien atzetik.
Kontat zigutenez, hango piratak oso maltzurrak ziren. Piratek ziotenez, pareta horren barruan zituzten ezkutatuak lapurtutako gauzak. Guk haraino jarraitu genien, baina, konturatu ginenerako ia berandu zen. Barruan ginen, baina tranpa batean erori ginen. Niri, orduan, ideia bat bururatu zitzaidan bertatik ies egiteko. Ies egin genuenean poz-pozik jarri ginen, baina ez genituen lapurtutako gauzak aurkitzen.Bat-batean harri bitxi batzuk, telebista batzuk, ordenagailu batzuk etb. ikusi genituen, eta piratei esan genien lapurtutako jabei itzultzeko, eta horrelase egi zuten.Azkenean, piratak ezer gabe geratu ziren, zeren adreiluzko pareta hura bota egin zuten.






Amaiur 

2012-01-14

ETXE SORGINDUA

Esan zidaten etxe artara joateko . Baina iritsi nintzenean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena: milaka liburuak ateratzen ari ziren lehio batetik. Zer ote?
Hasieran esan zidaten etxe arraroa zela, baina, ez nuen hainbestekoa izango zenik uste, baina, ikusten dudan bezala bai. Hau librutegi zahar at zela kontatu didate, baina ez zidatena esan ba, zera da: etxea sorginduta zegoela, etearen sarreran jartzen zuelako dakit. Hla ere, nik zerbait egin behar nuen etxe horretan gertatzen  zena ondo aztertzeko; azken batean, liburutegia zen eta jendeari zerbait  gerta zekioken. Han jarraitzen zuten liburuak erortzen eta erortzen, baina, bat-batean liburu gztiak zeuden lekuan gelditu eta hau entzun zen: Librutegia lehen bezala utziko dut baina zuek liburuak zaindu beharko dituzue.Handik bi urtetara liburutegia oso ondo zegoen eta jende pila, baina, hori ez da guztia, liburutegian orain dela bi urte gertatukoari buruz kondaira bat egin dute, eta oso famatua da, pentsa liburutegiari izena jarri diote gertatu zenarengatik.

Amaiur

2011-12-02

EGUN ARTAKO BIDAIA

Egun batean, nire familiarekin bidaia bat egin genuen. A ze oroitzapenak! Opor horietan Parisera joan behar ginen, baina ez zen horrela gertatu. Parisera zihoan trena hartu genuen eta orduan ustekabea, tren ura ez zihoan Parisera, baizik eta Alpeetara. Iritsi ginenenean esan ziguten hara joan ginen guztioi ezingo ginela berriro gure bizilekura itzuli eta horrelako gauzak guk sinesten ez genituenez gidariari galdetu genion, eta bai hala gertatu zen. Han gelditu ginen hilabeteak eta hilabeteak, baina behin trena bueltatu zen. Ez dakit nola, baina orain hemen gaude gure etxean familia osoa.

Amaiur

INUXENTE INUXENTE!!

Txikia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten. Orain berrogeita hamar urte ditut eta, noski, oso gutxitaan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabili beharra izan dut. Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.

Beno, hobeto esanda ezkutatu arazi naute, eta zeinek? Ba, nire anaiak dioenez gaur lurrikara handi bat dator herrirantz, nahiz eta lurra lasai-lasai egon. Lehen esan dudan bezala nire anaiak bidali nau eta hori ez da okerrena, okerrena da bera ere nirekin etorri dela eta justu-justu sartu garela. Han orduak eta orduak  egon ginen eta ez zuen lurrikararik egin, gero konturatu naiz gaur inuxenteen eguna dela eta, orduan, harrapatu dut lurrikararena, zeren hemen ez du lrrikararik egiten.

 Amaiur

2011-11-05

ALFONBRAREN AZPIAN

Bi aste igaro eta gero, berriro gertatu zen, zerbait zegoen alfonbra azpian, eta ni izututa nengoen, naiz eta alfonbra azpian zegoena oso txikia izan. Gaua pasa ondoren, han jarraitzen zuen munstro bitxi horrek, gauak eta gauak. Egun batean nik uste nuen alde egin zuela, baina ez, oraingoan nire ohe barruan zegoen. Ni beregana urrbildu nintzen beldurraren beldurrez hitz egitera, baina konturatu nintzenerako ez zegoen han. Bilaka ibili nintzen etxe osoan zehar eta azkenean aurkitu eta esan nion:

-Mesedez, joan zaitez etxetik.


-Ez, ez naiz joango aspertu arte.


Handik aste pare batetara, alde egin zuen munstro bitxi horrek.


Amaiur