2011-11-05

ALFONBRAREN AZPIAN

Bi aste igaro eta gero, berriro gertatu zen, zerbait zegoen alfonbra azpian, eta ni izututa nengoen, naiz eta alfonbra azpian zegoena oso txikia izan. Gaua pasa ondoren, han jarraitzen zuen munstro bitxi horrek, gauak eta gauak. Egun batean nik uste nuen alde egin zuela, baina ez, oraingoan nire ohe barruan zegoen. Ni beregana urrbildu nintzen beldurraren beldurrez hitz egitera, baina konturatu nintzenerako ez zegoen han. Bilaka ibili nintzen etxe osoan zehar eta azkenean aurkitu eta esan nion:

-Mesedez, joan zaitez etxetik.


-Ez, ez naiz joango aspertu arte.


Handik aste pare batetara, alde egin zuen munstro bitxi horrek.


Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario