2012-02-17

TXORI BEREKOIAK

Behin batean, txori bat kable batean ipini zen, eta gero beste hogei bat etorri ziren. Hogei horiek etorri ondoren, beste txori erraldoi bat azaldu zen. Txori horrek besteak baino askoz gehiago pisatzen zuen, eta txori erraldoia erdian jarri zen, orduan kablea behera jaitsi zen, baina txorak ez zuten nahi txori erraldoia egotrik, horregatik botatzen saiatu ziren. Botatzen saiatzean, txori erraldoiak buelta eman zuen, orduan kablea beherago jaitxi zen, txoriak, txori erraldoiaren hanketan mokoka hasi ziren, baina ez ziren konturatu, txoria erortzen bazen beraiek ziztu bizian goraka joango zirela, eta halaxe gertatu zen, baina hain azkar igo zirenez, luma guztiak galdu zituzten eta lotsaren-lotsez txori erraldoiaren atzean ezkutatu ziren.






Ikusi duzuenez, gauzak egin baino lehenago pentsatu behar dira,bestela gero ondorioak etortzen dira, txoriei bezala.











Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario