2012-06-15

LAGUN GOGAIKARRIA



Lehengo hilabetean ezin duzue sinetsi zer egin nuen. Nire ikaskide erregela autsi nion, bat-batean, ez dut gogoratzen zergatik, borrokan hasi ginen eta erregelarekin jo eta orduantxe atsi zen erregela. Nire diruarekin beste bat erosi nion, baina ez zitzaion gustatu. Hurrengo egunean beste bat erosi nion, baina hura oso txikia zela esan zidan. Horrela egon ginen aste pare batez, baina azkenean autsi nion berdin-berdina aurkitu nuen eta horrekin gelditu zen. Azknean dirurik gabe gelditu nintzeneta 14 erregelekin. Nik aurrezturiko diru guztia pikutara joan zen, eta handik pare bat astetara bidaia bat genuen PortAbenturara, horretarako nenbilen dirua aurrezten. Eskerrak bidaia atzeratu egin zutela, eguraldi txarra baizetorren.Alde batetik poza hartu nuen, baina bestetik lpena. Kurtso amaieran joango gara PortAbenturara eta horrela dirua aurreztu ahal izango dut. Baina ezbear txiki bat egondu da, nik emandako erregela orain ez zuela nahi. Beste 10 bat erregela erosi ondoren bera eraman nuen dendara eta berak aukeratu zuen erregela. Nik hartu nion lehenengoa bezalakoxea zen, baina beno zer egin beharko da, arraroa baldin bada ez dago erremediorik. Hau PortAbenturatik idazten ari naiz eta oso polita da eta dibertigarria. Azkenean amak ordaindu behar izan zidan bidaia eta nire lagun xelebre horrek nik erositako erregela galdu egin du eta oso haserre dago gelakide guztiekin. Azkenean lagun xelebrea ez da bidaiara etorri eta bera gabe egia esan askoz hobeto gaude denak.



Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario