2012-06-15

LIBURU SALBATZAILEA


Agian ez didazue sinetsiko, baina hala izan zen, liburu batek bizia salbatu zidan. Hasiera-hasieratik kontatuko dizuet istorio harrigarri hau. Dena txango batean hasi zen. Txangoan nire laguna eta ni galdu egin ginen, eta hori gutxi balitz, putzu likatsu batean erori ginen. Putzu hori ez zen edonolakoa, erori ginenean konturatu nintzen zerbaitek zurrupatzen zizkigula. Nire laguna ere, bereala konturatu zen. Nire lagunak, txistu egin zuen eta bat-batean liburu harrigarri hori azaldu zen. Ez zen edonlakoa, hitz egiten ere bazekien, orduan likido bat bota zigun eta putzua desegin zuen. Ez dakit nola arraio egin zuen, baina horren ondoren, liburua hegan joan zen. Urrengo egunean interneten begiratu nuen eta ez dakizue zer jartzen zuen: munduan horrelako 5 bakarrik zeudela eta gainera ez dijoazte edozeneinengana baizik eta bihotz oneko pertsonengana doala bakarrik.

Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario