2012-12-05

BIRZIKLAPENA



    Etxean guk birziklatu egiten dugu. Zuek ere birziklatu bhearko zenukete. Gainera ez da ezer kostatzen. Oso ona da ingurumenarentzat.

    Birziklatzeko zaborrontzi asko daude. Urdinean kartoia eta paperak botatzen dira; horian latak eta plastikoak; berde argian beirazko botilak; marroian janari organikoa; eta Alcampoco garbi gunean, sofak eta telebistak botatzen dira.

    Zaborrontzietan zaborra bota ondoren kamioia etortzen da bila. Nahiz eta dena batera doala eman, bananduta joaten da eta horrela berrerabili daiteke.

    Lehen esan dudan bezela, etxean birziklatzen dugu. Hiru zaborrontzi ditugu sukaldean. Batean kartoia eta paperak botatzen ditugu, bestean latak eta plastikoak, eta azkenekoan birziklatu ezin diren gauzak. Auzoan ez dugu zaborrontzi organikorik, horregatik hori ez dugu birziklatzen, baina, izango bagenu nire ustez birziklatuko genuke.

    Jende askok ez daki nola birziklatu baina oso erraza da. Hiru zaborrontzi egiten dituzu eta bakoitzean dagokiona botatzen duzu.

    Ez baduzu birziklatzen kutsadura sor daiteke eta hori oso kaltegarria izan daiteke. Gehien bat orain garraiobide asko daudelako. Bueno, hori uste dut nik behintzat. Kutsadura sortzen bada animalia asko hil daitezke eta hori pena handia litzateke.


Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario