2012-03-02

BESTE GARAI BATEAN, BESTE LEKU BATEAN

Erantzun bat izango balitz, berak aurkituko luke. Beti gauza bat, bat bakarrik egoten zen pentsatzen, itsaso zabalaren atzean zer egongo ote zen. Behin bere lagunekin, trenbidetik abiatu zen, baina ez tren batean, baizik eta beraiek egindako karro bat, ohial batekin. Hor abiatu ziren. Beraietaz ez zen gehiago jakin, baina orain dela gutxi karroa ohialarekin agertu zen, itsasoan ondoratuta. Orain ikertzen ari dira eta karroaren ondoan gorputz bat aurkitu dute, noski, hilda. Esaten dutenez, bidaia hasi eta handik pare bat ordutara trumoi erraldoi bat hasi zen eta olatuak ur barrura xurgatu zituen. Horregatik garai hartan ez zegoen erantzunik, eta zuek badakizue zer dagoen itsaso zabalaren ondoren?


Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario