2012-03-23

IGELOTIK ORIORA

Ostegunean, hau da, 2012-ko Martxoak 1-ean Igeldotik Oriora txangoa egin genuen. Igeldo parkean hasi ginen. Ibiltzen ari ginela, animalia mordoa ikusi genuen: batzuk belarra ematen hasi ziren; beste batzuk, berriz, ikusi bakarrik egin zituzten. 11-ak aldera han zeuden mahai batzuetan gelditu ginen hamaiketakoa egiten eta bazkaltzen, han inguruan zegoen parke txiki batean, jolastu genuen eta eta primeran pasatu genuen. 13-ak aldera berriro abiatu ginen ibiltzera, andik goitik bista ederrak zeuden, baina horretaz gain lagunekin gindoazen eta nahiz eta bideak 10 kilometro inguru izan, nahiko motza egin zitzaigun. Azkenean, iritxi ginenean, Orioko hondartzan gelditu ginen momentu batez eta gero aurrerago zegoen parke batean gelditu ginen autobusa iritsi arte. Parke horretan primeran pasa genuen, lagunekin jolasten eta zemoduzkoa zen bidaia hitz egiten. Parkean gauza asko zeuden, baina gehien-gehien gustatu zitzaidana... Zuek asmatu beharko duzue, oso erraza daukazue, pixka bat pentsatu eta kito. Bueno hobeto pista batzuk emango dizkizuet:

1-go pista: Ondo-ondoan duzue.

2.-en pista: Metalezko zerbait da.

Eta 3.-en eta azken pista: Ni azaltzen naiz.

Espero dut honekin zer den asmatzea, eta nola ez, txangoa egiten baduzue zorte ona izan eta eta ez galdu.


Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario