2013-01-03

EURIA

Euri gehien egiten duen urtaroa negua da, nahiz eta beste urtaroetan euria egin. Niri ez zait gustatzen oso desatsegina delako.

Euriarekin batera normalean hotza dator. Oso gustura egoten zara etxean hotza egiten duenean. Zoritsarrez etxetik atera behar da.

Okerrena da haizea, euria eta hotza nahastean. Eguraldi txarra egiten duenez, etxetik ateratzea gehiago kostazen du. Nire aita oso burugogorra denez, etxetik ateratzen gaitu. Azkenean etxera blai-blai itzultzen gara.

Lehen aipatu dudan bezala zoritsarrez eguraldi txarrarekin ateratzen gara. Nire anaia aspertu egiten denez, putzuetan ibiltzen da saltoka, nola ez, niri izorratzen egoten da. Azkenean haserre amaitzen dugu.

Nire aitari beti esaten diogu kontuz ibiltzea arrantzara doanean, uholdeak egon daitezkeelako. Asko gustatzen zaionez arrantzatzea berdin zaio ze eguraldi egiten duen. Gu etxean urduri gelditzen gara, zerbait gerta diokeelako.

Euri asko egiten duenean arazo asko egon daitezke. Gehien bat erreketatik urbil balin bazaude, uholdeak egon daitezke eta.

Niri ez zait batere gustatzen eguraldi txarra egiten duenean ateratzea. Ziur zuei ere ez zaizuela gustatzen.

Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario