2013-01-16

OPORRAK



Orain dela gutxi, gabonak igaro dira. Hori dela eta denbora asko izan dut nahi nuena egiteko. Gehienetan nire lagunekin egoten nintzen, baina noizean behin familiarekin. Hori bai, familiarekin gabonetan asko elkartu naiz.

Gabonak iritsi baino astebete lehenago, gabonetako apaingarriak jarri genituen. Niri asko gustatzen zait, baina nire nebak, nik egin dudana kendu eta berak berea jartzan du. Azkenean borrokan amaitzen dugu eta batek pinua eta besteak jaiotza jartzen dugu. Aurten niri pinua jartzea tokatu zait, egia esan nahiago nuen jaiotza, baina bi urte jarraian neramatzan jaiotza jartzen eta arten ezn izan dut.

24-ean abestera irten nintzen lagunekin eta primeran pasatu nuen. Gainera apostu bat egin nuen nire nebarekin, ea zeinek diru gehiago irabazi, nik irabazi nuenez bere diruaren laurdena eman behar zidan. Hasieran uste nuen ez zidala emango, baina azkenean eman egin zidan.

24 gauean amonaren etxera joan ginen afaltzera eta lehengusuekin ibili ginen berandu arte jolasten. Amonaren etxetik joan ginenean etxera itzuli ginen. 25 eguerdian jatetxe batera joan ginen bazkaltzera eta han primeran pasa genuen. Ez pentsa, urte zahar egunean izebaren etxera joan ginen afaltzera eta han ere berandu arte gelditu ginen. Errege egunean etxera etorri ziren denak bazkaltzea eta oso-oso ondo pasa genuen. Gero esaten dute familiarekin gutxi egoten garela, baina gabonetan denekin egoten gara, eta ez gutxi, asko baizik. Azkenean oso ondo pasatzen dugu.

Gabonetan Olentzero eta Erregeak datoz eta opari pila egin dizkidate. Pentsa, egun gutxi igaro dira eta erdia besterik ez dut erabili. Orain, puzzle bat egiten ari naiz, 500 pieza bakarrik ditu eta oso-oso zaila iruditzen zait, bukatzea espero dut!

Gabonetan primeran pasatzen dut, gehien bat opariekin. Nahiz eta opariekin ondo pasa, ez dago ezer oberik familia guztia elkarrekin jolasten egotea baino.

Orain oporrak bukatu dira eta eskolara itzuli naiz, beraz pilak jarri beharko ditut.

Amaiur

No hay comentarios:

Publicar un comentario